XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zure aita matematiketako katedratikoa al da?.

- Bai.

Frantziako Ikastetxean irakaslea da eta Institutoko partaide edo horrelako zerbait...- esan zuen Alisek.

Penagarria da... hogeitahemezortzi urterekin.

Zerbait gehixeago saiatu zitekeen.

Eskerrak osaba Nicolas daukagun.

- Ez al zen gaur goizean etortzekoa?- galdetu zuen Chickek.

Usain delizios bat zerien Alisen ile argiei.

Colin zerbait aldendu zen.

- Beranduxeago etorriko dela uste dut.

Ez dakit zer asmotan murgildurik zegoen.

Zergatik ez zarete bazkaltzera etxera etortzen?.

Horrela, zertan ari zen jakingo dugu....

- Oso ondo - esan zuen Chickek.

Baina horrelako proposamen bat onartuko dudala pentsatzen baduzu, unibertsoaren ideia faltsu bat eraikitzen ari zaren seinalea da.

Lehenbizi pareja bat aurkitu behar zaizu.

Ez diot utziko hori eta horrenbestez Aliseri zure etxera joaten, zuri Alise ez zaizu axola.

- O...!- protestatu zuen Colinek.

Entzun al duzu esan duena?- galdetu zuen.

Baina ez zuen erantzuna entzun ahal izan, zeren, bost minutu lehenagotik demostrazioak egiten ari zen neurriz harako tipo garai bat, hanka artetik igaro berria zen, ez sinesteraino aurrera makurtuta, eta sortu zuen haize korrenteak Colin lurretik metro batzuetara altxatu zuen.

Lehenengo galeriaren ertzari heldu zion, eta herio jauzi bat emanez, Chick eta Aliseren ondora erori zen.

- Hain azkar ibiltzea debekatu behar liekete.

Eta ondoren aitaren egin zuen, ze patinatzailea restauranteko ormaren kontra mazpildu zen, pistaren beste puntan, eta hantxe geratu zen itsatsia, haur krudel batek txikitutako kartoizko medusa baten antzera.